Uxue Alberdi
idazlea eta bertsolariaUxue Alberdik (Elgoibar, 1984) birritan parte hartu du Euskara ala ezkara programan. Estreinakoa 2017an izan zen, Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta zikloan. Bertso-bazkari literarioan izan zen Maialen Lujanbio eta Nerea Ibartzabal bertsolariekin batera. Danele Sarriugarte idazle elgoibartarraren esanetara jardun zuten hiru bertsolariek.
Bertso-bazkari literarioaren bideoa.
Bigarren aldia, berriz, 2018an izan zen. Uxuek berak idatzitako ‘Euskara geu gara’ poema errezitatu zuen Aitor Nova musikariak saxofoiarekin lagunduta. Hona hemen poemaren azken bi lerroak: “Euskara ez bada, ez gara. Euskara geu gara”.
Euskara geu gara poema.
Errezitaldiaren bideoa.