ikertzailea

2011n etorri zen Elgoibarrera Mikel Gorrotxategi (Bilbo, 1963), Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeko idazkaria. Euskal izen-abizenen gainean jardun zuen: ‘Amaia, debekatuta zaude! izenburua jarri zion bere hitzaldiari. Euskaltzaindiari erretratu azkar bat atera ondoren, gaur egungo euskal izenak aipatuz ekin zion Gorrotxategik hitzaldiari. Nesken kasuan, Ane, Irati, Naroa, Uxue, Leire eta beste hamaika izen zerrendatu zituen. Mutilen kasuan, berriz, Iker, Jon, Unai, Ander, Mikel edo Oier izenak bota zituen. Garbi laga zuen, halere, gauzak beti ez direla horrela izan: euskaldunon izenen historia luzea dela, eta beti ez dela gozoa izan, euskararena izan ez den moduan.

Saioaren kronika eta lanaren aurkezpena.

Mikel Gorrotxategi hobeto ezagutzeko:

inguma.eus

euskaltzaindia.eus