Lorea Agirre
antropologoa, pentsalari feministaLorea Agirrek (Beasain, 1968) hirutan parte hartu du Euskara ala ezkara ekimenean. Lehen aldia 2013an izan zen, Atzera begira, aurrera egiteko izenburua jarri genion edizioan. Unai Iturriaga bertsolariak egin zion elkarrizketa. Nor garen galdetuz eman zion hasiera Unaik solasaldiari, eta sakontzen hasi orduko, bagarela nor erantzun zion Loreak. Hortik hasita, garenari, izan garenari eta izan beharko dugunari egin zion errepasoa Agirrek.
Elkarrizketaren kronika.
Bigarren aldia, berriz, 2017an izan zen, Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta zikloan. Idurre Eskisabelekin batera etorri zen eta ‘Izan daiteke euskaltzalea feminista izan gabe?’ galderaren bueltan jardun zuten biek.
Hitzaldiaren kronika, Barrenen.
2018an etorri zen, ostera, 10. urteurrena ospatzeko prestatu genuen programa berezian. Kulturgintza izan zen programazioaren ardatza eta autore eta pentsalari askoren aipuak baliatuta, kultura, kulturgintza eta gugintzaren gaineko ideiak lotu eta galdera egoki ugari egin zituen Agirrek. Kulturarik gabeko herririk ez dagoela esanez hasi zuen hizketaldia, edo, nahiago bada, kulturarik gabe herririk ez dagoela azpimarratuz.
Hitzaldiaren bideoa eta kronika.