idazlea

Gotzon Barandiaranek (Larrabetzu, 1974) birritan parte hartu du Euskara ala ezkara zikloan. Lehen aldia 2016an izan zen, ‘Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez’ ikastaroa ematera etorri zenean. Rafa Rueda musikariarekin batera bost eguneko ikastaroa eman zuen gure idazle eta musikariek Euskal Herriari zelan kantatu dioten azaltzeko.

Ikastaroaren kronikak:

  1. Euskal Herria eta euskal herritarrok ulertzeko gakoak azaleratuko dira kantuetan.
  2. Herrimina, natura, espetxea, bakea, mespetxua… erbesteari edota gerrari begiratzeko berbak.
  3. Zertarako idatzi eta kantatu?
  4. 1980: zer da euskaldun izatea?
  5. Gaur egun, zein da kantatzeko edo idazteko motiboa?

 

Minaren funtsa abestiaren bideoa.

Bigarren bisita 2018an izan zen. Zikloaren 10. urteurrenean, eta ‘Garena guztiona balitz’ hitzaldia eman zuen. “Kultura eta hizkuntza dira euskaldunoi izateko motiboa ematen digutenak”, esanda ekin zion hitzaldiari. Eta “asko sortzen dugu eta kalitate itzelezkoa” esanda eskertu zuen euskal sortzaileen ahalegina. Bainak ere aipatu zituen, hala ere.

Hitzaldiaren bideoa eta kronika.

Gotzon Barandiaran hobeto ezagutzeko:

armiarma.eus

susa-literatura.eus