euskal musikaren karaokegilea

Gabi de la Maza (Gorliz, 1956). 2019an parte hartu zuen Euskara ala ezkara ingurune digitalean? jardunaldian. ‘Txantxangorria kantuan!’ jarri genuen. 2005ean, Youtube sortu zen urte berean, karaokeen ekoizpenari ekin zion, lanean erabiltzeko. 2008an, berriz, ikasle talde batek eskatuta, bere lehenengo kanala sortu eta lehenengo bideoa igo zuen. Gaur egun ia 60.000 harpidedun ditu eta 100 milioi bisita baino gehiago izan dituzte bere euskal musikaren bideoek. Baina zergatik karaokeak, youtubeko kanalak, Gabi? Zein da musikaren bitartez euskararen eragina interneten? Zer erabilera dute irakaskuntzan, familietan eta abarretan? Egindako lanarekin zer lortu duzula esango zenuke?

Hitzaldiaren kronika eta bideoa.

Gabi de la Maza hobeto ezagutzeko:

eu.m.wikipedia.org