ikertzaileak

‘Izanaren izena’ izan zen 2011ko zikloaren izenburua eta Elgoibarko toponimiaren gainean egindako lana aurkeztera etorri ziren Amaia Pinacho eta Nerea Alaba Mondragon Unibertsitateko irakasleak. Elgoibarko hiru mila toki-izen jaso, bildu eta arautu zituzten Pinachok eta Alabak, Elgoibarko Udalak emandako Gotzon Garate bekari esker. Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko idazkaria den Mikel Gorrotxategiren zuzendaritzapean, bi emakume arrasatearrak izan ziren Elgoibarko Toponimia lana egin zutenak. Hori bai, haiek aitortu zuten moduan, “elgoibartarren laguntzarik gabe, jende nagusiarena bereziki, ezinezkoa izango zen egin dugun lana egitea”.

Saioaren kronika eta lanaren aurkezpena.

Elgoibarko toponimia.