Lan boluntarioan jardun diren emakumeei, errekonozimendua

2022-09-29    iruzkin


Elgoibarren kirola sustatzeko lan boluntarioan ari diren sei emakumeri esker ona azaldu zieten antolatzaileek Euskara ala ezkara kirolean? jardunaldiaren barruan. 11 Ikustekok grabatu eta editatutako Biba zuek! bideoa proiektatu zuten lehenengo eta bideoan agertzen diren sei emakumeak igoarazi zituzten gero oholtzara: Virginia Santamarta (Morkaiko Mendizale Elkartea), Marta Diez (C.D. Elgoibar), Marga Zapata (Urnobitza Motokluba), Mertxe Ariznabarreta (Lagunak pilota taldea), Pili Pedrosa (Sanlo eskubaloi taldea) eta Mertxe Martinez (Mintxeta Atletismo Taldea). Kirolari emandakoa kiroletik jasotakoa adinakoa izan dela nabarmendu zuten haiek, eta esker on hitzak izan zituzten antolatzaileentzat, bai eta eguneroko lanean klubetan lankide eta lagun dituzten guztientzat ere.