Itzulpegintzaren hari mataza

2023-11-10    iruzkin


Bi mahai-inguru antolatu zituzten Euskara ala ezkara literaturan? jardunaldiaren baitan, eta Itzulbideak, itzulinguruak eta itzulipurdiak izenburukoa izan zen horietako bata. Uxue Alberdi idazle elgoibartarrak gidatu zuen saioa. Alberdik elkarrizketan jarri zituen Harkaitz Cano idazlea eta Arrate Hidalgo itzultzaile, editore eta kritikaria. Euskaraz sortutako literaturaren itzulpenaz jardun ziren, euskal literaturak esportatzen duenaz, eta hizkuntza gutxitutik hizkuntza hegemonikora itzultzeak suposatzen duenaz. Hona hemen solasaldi horrek eman zuena, bideoan. Azaleko argazkia: BARREN. Bideoa: Hamaika ikusteko.