‘Euskara ala ezkara kirolean?’ jardunaldia, irailaren 3an
2022-06-10 iruzkin
Zein da Elgoibarren kirolak duen dimentsioa eta eragina? Zein dira elgoibartarrok gehien egiten ditugun kirolak? Elgoibarren euskaraz egiten al da kirola? Zenbat bai eta zenbat ez? Zergatik da garrantzitsua kirola euskaraz egitea? Kirola ere herrigintza al da? Zergatik? Zer ematen dio kirolak Elgoibarren ongizateari? Eta euskarak? Zelakoak dira eliteko kirolariak? Bizimodu erosoa al dute?
Euskara ala Ezkara kirolean? izango da aurtengo jardunaldiaren izenburua, eta, besteak beste, galdera horiei erantzuten saiatuko gara. Elgoibar, kirola eta euskara. Hiru elementu horiek izango dira aurtengo jardunaldiko elementu edo osagaiak.
Irailaren 3an, larunbata, izango da jardunaldia IMH ikastetxean, 9:30ean hasi eta 14:30ak arteko iraupenarekin. Nahi dutenek pintxo-bazkarira geratzeko aukera ere izango dute.
Izena emateko eta informazio gehiago:
Elgoibarko Izarra 943 741 626 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus
Kirol Patronatua: 943 744 415 / olaizagaharrera@hotmail.es
Prezioa: 10 € (15 € bazkaltzera geratzen direnek)
(Doan, Elgoibarko kirol elkarte eta entitateetako kideek).
Izena emateko azken eguna: uztailak 15.
Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea eta Elgoibarko Udaleko Kirol eta Euskara sailak.
Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.
9:30: ongi-etorria eta harrera-ekitaldia
10:00-10:30: Elgoibarko kirol jardunaren dimentsioa eta eragina. Ramon Mujika Arkarazo.
10:30-11:00: Elgoibarren euskaraz egiten dugu kirola? Kristina Zuatzubizkar Arrieta eta Jone Miren Hernandez Garcia.
11:00-11:30: Zergatik da garrantzitsua kirola euskaraz egitea? Jone Miren Hernandez Garcia.
11:30: atsedena
12:00-12:30: Kirola ere herrigintza da. Iñaki Ugarteburu Artamendi.
12:30-13:00: Kirola eta euskara eskutik helduta: SD. Derioko esperientzia. Markel Baroja Laita.
13:00-14:00: Zelakoak dira eliteko kirolariak? Bizimodu erosoa al dute?
-
Xabi Prieto Argarate.
-
June Loidi Etxaniz.
-
Jokin Altuna Altuna.
-
Kazetaria: Joxe Mari Apaolaza Olea.
14:00-14:30: Biba zuek! errekonozimendu ekitaldia
14:30: pintxo-bazkaria