‘Euskara ala ezkara ertzetan? Euskaldun identitateak XXI.mendean

2021-10-22    iruzkin


Zelakoak izan ginen euskaldunak? Eta orain zelakoak gara?  Zertan aldatu gara? Zer da euskaldun izatea? Badago hizkuntza-ideologiarik? Euskalduntasun onak eta txarrak al daude? Zer da euskara naturala edo jatorra? Horren alde egin behar al dugu? Zein da hiztun ona? Eta txarra? Nolakoak izango gara euskara eta euskaldunak etorkizunean?. Galdera eta horiei erantzuteko izan genituen hamar hizkuntzalari Euskara ala ezkara ertzetan? Euskaldun identitateak XXI. mendean izenburuko jardunaldian. Eta horiek esandakoak adi-adi entzuten, 28 herritatik etorritako 75 lagun.  

Sumarioa

  • ‘Gaurko euskal hizkuntza-komunitatearen analisia: ertzak erdigunean. Ibon Manterola
  • Bertsolaritzatik hiztun berrietara; hiztun berrietatik hizkuntza ideologietara. Miren Artetxe
  • Mahai-ingurua: Zer da euskaldun izatea? Identitatearen gaineko gogoeta.  Kike Amonarriz (moderatzailea), Ibai Iztueta, Eneko Gorri eta Tarana Karim
  • Mahai-ingurua: Euskalduntasun onak eta txarrak: naturaltasuna auzitan. Idurre Eskisabel (moderatzailea), Ningra, Garazi Arrula, eta Nerea Ibarzabal
  • Rap kontzertua: Ningra eta 34gradu