2018-10-08 iruzkin
Prekarietateari galga
Euskal sortzailea izatea “milagro” bat zela zioen Lorea Agirrek, eta eragile bakoitzak bere arduratik egin dezakeenaz gain, ezinbestekoa ikusten zuela kultur ekosistema baten parte garela aitortzea eta horren ondotik jokatzea. Eta ildo beretik hitz egin zuen urte askoan Susako editorea izandako Gorka Arresek ere Euskara ala ezkara zikloan, ohikoa duen estiloan, zorrotz eta behar direnak […]
2018-10-08 iruzkin
Izatea, nortasuna
“Kultura eta hizkuntza dira euskaldunoi izateko motiboa ematen digutenak”. Kulturgileek behin eta berriz azpimarratuko zuten ideiarekin hasi zuen Gotzon Barandiaranek bere tartea Euskara ala ezkara zikloan. Eta “asko sortzen dugu eta kalitate itzelezkoa” esanez eskertu zuen euskal sortzaileen ahalegina. Bainak ere aipatu zituen, hala ere. Batetik, euskaraz asko eta ona sortu arren, euskaldun askok nahiago […]
2018-10-08 iruzkin
Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’
Azken aurreko manifestua izenburuko testua errezitatu zuen Harkaitz Canok Euskara ala ezkara zikloan. Umoretik jo zuen Canok euskararen inguruko egiak bistaratzeko, eta gogotik eskertu zuen publikoak. Zuzentzaile automatikoak esan nahi zuena esaten lagatzen ez zionaren paperean aritu zen Cano, dotore eta fin. Hemen emanaldia, oso-osoan:
2018-10-08 iruzkin
Kulturgintza, gugintza
Autore eta pentsalari askoren aipuak baliatuta, kultura, kulturgintza eta gugintzaren gaineko ideiak lotu eta galdera pertinente ugari egin zituen Lorea Agirrek Euskara ala ezkara zikloan, oinarri-oinarrizkoenetatik hasita. Kulturarik gabeko herririk ez dagoela esanez hasi zuen hizketaldia, edo nahiago bada, kulturarik gabe herririk ez dagoela azpimarratuz, baina salatu zuen kulturari balio gorena aitortuta ere, praktikan, elementu […]
2018-10-08 iruzkin
Amorantek jarri zuen ginda
Iban Urizar Amorante-k itxi zuen Euskara ala ezkara zikloa, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan eman zuen kontzertuarekin. Aurrez, baina, Mursegoren emanaldian ere parte hartu zuen.
2018-10-08 iruzkin
Mursegoren emanaldia
Musika, antzerkia, umorea eta ironi dosi handiak batu zituen Mursego artista eibartarrak Euskara ala ezkara zikloan. Euskaldun izatea zein nekeza den azaldu zuen Mursegok euskara ikasten ari den argentinar baten azalean jarrita, eta azkeneko urteotan erakunde publikoek nahiz bestelako eragileek euskara sustatzeko egin dituzten hamar kanpaina aletu zituen.
2018-10-08 iruzkin
Txakur Gorria kolektibokoak, bertsotan eta muralgintzan
Txakur Gorria kolektiboko Ane Labaka eta Nerea Ibartzabalek ‘Euskara ala ezkara’ zikloak eman zuenaren laburpena egin zuten bertsotan eta egun osoz muralgintzan aritu ziren Malen Amenabar eta Mariñe Arbeo.
2018-10-08 iruzkin
Uxue Alberdi eta Aitor Nova. ‘Euskara geu gara’
Uxue Alberdik Euskara geu gara poema errezitatu zuen, Aitor Nova lagun hartuta, eta poemaren azken bi lerrotan jaso zuen zikloaren muina: “Euskara ez bada, ez gara. Euskara geu gara”.
2018-10-08 iruzkin
Periferietatik antzokietara
Paperak trukatu zituzten Ander Lipus antzerkilariak eta Oier Guillan kazetariak, eta Guillanek idatzitako liburutik hartutako aipamen bati tiraka galdera egin zion Lipusek kazetari lagunari Euskara ala ezkara zikloan. 2008ko aipamena da Lipusek aukeratutakoa, Guillanek Lipusek berak zuzendutako Aulki hutsak antzezlana ikusi ondorenean idatzitakoa. Guillanek zioen euskal teatroa ikusi izan zuen sentsazioa izan zuela estreinakoz Aulki […]
2018-10-08 iruzkin
Musikaren ertzak, ertzekoen musika
Musikaren munduan txiki sentitzen dira batzuetan, baina handi ere bai beste zenbaitetan, euskal musikaren munduan ere badagoelako zentroa eta badirelako ertzak. Musikan, ertzeko sentitzen dira emakumea eta trikitilaria eta Iparraldekoa eta raperoa diren heinean, eta kulturaren munduan ere, zenbaitetan txiki sentitu izan direla aitortu dute, “ez delako gauza bera gaur hemen dugun oholtzara idazle edo […]