2023-11-09 iruzkin
Literatura, gogoetagai
Literaturari eskaini diote aurten Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak ‘Euskara ala ezkara’ jardunaldia, Gotzon Garate idazle eta euskaltzalearen oroimenez antolatu ohi dutena. Urriaren 7an egin zuten, IMHn, eta 65 bat euskaltzale elkartu ziren, literatur munduko eragileen azterketak eta gogoetak entzutera. Egitarau oparoa antolatu zuten antolatzaileek, eta lehenengo ordulaurdena Pitxintxu liburu, diska eta opari-dendaren eskualdatzea irudikatzeko […]
2023-06-23 iruzkin
‘Euskara ala ezkara literaturan?’ jardunaldia, urriaren 7an
Zelakoa da euskal irakurlea? Zein gara eta zenbat? Zelakoa da gure lengoaia literarioa? Nondik edaten dugu? Zer itzultzen dugu eta zer ez? Zergatik? Nola sortzen da irakurlea? Zelan ematen da literaturzaletasunaren transmisioa? Nork-Nori-Nork? Literatura izango da aurtengo gaia. Galdera horiei erantzuten saiatuko gara, euskal literatura hobeto ezagutzeko helburuarekin. Idazleen sormen lanak ezagutzea, literatur munduko eragile […]
2022-09-29 iruzkin
Kirola eta hizkuntza, herri-nortasun bizi baterako oinarriak
Zein da Elgoibarren kirolak duen dimentsioa eta eragina? Zergatik da garrantzitsua kirola euskaraz egitea? Kirola ere herrigintza al da? Zer ematen dio kirolak Elgoibarren ongizateari eta herrigintzari oro har?. Galdera horiei eta antzeko beste batzuei erantzun zieten irailaren 3an, Elgoibarren, Gotzon Garate euskaltzalearen omenez antolatutako Euskara ala ezkara kirolean? jardunaldira batu ziren hizkuntzalari eta kirol […]
2022-06-10 iruzkin
‘Euskara ala ezkara kirolean?’ jardunaldia, irailaren 3an
Zein da Elgoibarren kirolak duen dimentsioa eta eragina? Zein dira elgoibartarrok gehien egiten ditugun kirolak? Elgoibarren euskaraz egiten al da kirola? Zenbat bai eta zenbat ez? Zergatik da garrantzitsua kirola euskaraz egitea? Kirola ere herrigintza al da? Zergatik? Zer ematen dio kirolak Elgoibarren ongizateari? Eta euskarak? Zelakoak dira eliteko kirolariak? Bizimodu erosoa al dute? Euskara […]
2021-09-06 iruzkin
‘Euskara ala ezkara ertzetan?’ jardunaldia, urriaren 16an
Gero eta gutxiago falta aurtengo Euskara ala Ezkara jardunaldirako. Urriaren 16an izango da, IMH ikastetxean, eta izen-ematea zabalik dago. Zelakoak izan ginen euskaldunak? Eta orain zelakoak gara? Zertan aldatu gara? Zer da euskaldun izatea? Badago hizkuntza-ideologiarik Euskalduntasun onak eta txarrak al daude? Zer da euskara naturala edo jatorra? Horren alde egin behar al dugu? Zein […]
2020-10-14 iruzkin
Elkarrekin ekin diote elgoibartarrek euskalgintza eta kulturgintza biziberritzeko prozesuari
Elgoibarko euskalgintza eta kulturgintza biziberritzeko lehen ahalegin kolektiboa izan dira aurtengo ‘Euskara ala ezkara’ jardunaldiak. Berezia izan da aurtengoa. Batetik, COVID-19aren pandemiaren eraginez neurri zorrotzak hartuta egin behar izan direlako jardunaldiok, eta bestetik, elgoibartarrek aurrekoetan baino kopuru handiagoan parte hartu dutelako aurten. Izan ere, aurten, herrikoak zeuden deituta. Elgoibarren euskalgintzan eta kulturgintzan diharduten adin eta […]
2019-10-28 iruzkin
Ba ote gara mundu digitalean
2019an ere egin du Euskara ala ezkara jardunaldien zikloak bere geldialdia. Hamasei aditu, beste hainbeste ekarpen: informazio eta gogoeta aberatsa; hausnarketarako bide berriak. Zergatik egon behar du euskarak mundu digitalean? Badago euskara mundu digitalean? Ezagutzen eta sozializatzen dugu mundu digitalean daukaguna? Burujabetza digitala: nola eta zertarako? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko izan genituen mundu […]