Burujabetza digitala, derrigorra ingurune digitalean bizitzeko

2019-10-29    iruzkin


Burujabetza digitalaz solastu ziren Asier Garaialde (@agara), Gorka Julio (@teketen) eta Xabier Landabidea (@txerren), .Eus fundazioko Leire Palaciosek (@annieSdelMono) zuzendutako mahai-inguruan. Euskal Herriko lehen telekomunikazio operadore kooperatibakoa kide da Garaialde, garatzailea, irakaslea eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea da Julio, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua da Landabidea, Atopia euskarazko rol-jokoaren sortzaileetako bat. Hiru solaskideak bat etorri ziren esatean bizirauteko ez ezik bizitzeko ere ezinbestekoa dugula burujabetza digitala. “Gaur ez daukagu aukerarik gure profilak kontrolatzeko. Utzi egin behar al dugu etekina besterik bilatzen ez duten enpresa multinazionalek gure profilak kontrola ditzaten? Zergatik ez dugu egiten plataforma libreagoen alde?”, gogoetarako galdera egin zuen Garaialdek. Mahai-inguruak eztabaidarako puntu interesgarriak eman zituen, hausnarketarako material ugari.