Kulturaren indar eraldatzailea
2023-11-10 iruzkin
Kulturak gizartea eraldatzeko duen indarraz hitz egin zuen Harkaitz Zubiri EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakasle eta ikertzaileak Euskara ala ezkara literaturan? jardunaldian. Galestik aritu zen Zubiri, bideo-dei bidez, eta L’Hospitalet de Llobregateko Joaquim Ryura ikastetxeko dinamika baten bueltan harilkatu zuen bere diskurtsoa, esateko sosak baldintzatzne duela, baina ez determinatzen eta kulturak sekulako indar eraldatzailea daukala. L’Hospitalet de Llobregateko Florida auzoan dago kokatuta Joaquim Ryura ikastetxea, ahalmen ekonomiko apaleko familiak dira han eskolatutakoen %95, jantokirako beka dutenak, eta aurreiritziek bestela pentsatzeko bidea eman badezakete ere, hango ikasleen emaitza akademikoak eliteko eskoletakoen gainetik daude eta elkarbizitza ez da beste eskoletan baino txarragoa. Joaquim Royra ikastetxeak hautsi egiten ditu familiek seme-alaben hezkuntzan duten pisu soziokulturala erabakigarria dela esaten duten teoria guztiak, eta hori, hein handi batean, ardatzean literatura jarrita lortu dutela nabarmendu zuen Zubirik. Hona Zubirik egindako aurkezpenaren bideoa.
Audioa: