Irakurleak sortzeko formula bila

2023-11-10    iruzkin


Nola sortzen da irakurlea?. Ez zieten galdera erraza jarri, baina galdera horri erantzuten ahalegindu ziren Euskara ala ezkara literaturan? jardunaldiaren barruan Irati Jimenez idazle eta kazetaria eta Asier Serrano idazle, musikari eta IRALEko irakaslea. Jasone Osoro idazle elgoibartarrak egin zituen gidari-lanak, eta haren galderei erantzunez aritu ziren, formula magikoaren bila. Umetako oroitzapenetatik abiatu ziren biak, irakurzaletasuna sustatzeko ondo egiten dena eta horren ondo egiten ez dena aletzeko. Eta bi idea nagusi azpimarratu zituzten: denontzako kafeak ez duela balio, eta zintzoak izan behar dugula geure buruekin eta guk geuk irakurri ezean ezin dugula haurrek irakurriko dutela uste izan. Hona hemen, mahai-ingurua osorik.