Zehaztasunean dago esan-indarra
2023-11-10 iruzkin
Esan-indarra jarri zieten solasaldirako abiapuntu Miren Amurizari (Berriz, 1990) eta IƱigo Aranbarriri (Azkoitia, 1963) Euskara ala ezkara literaturan? jardunaldian, eta idatzizkoan adierazkortasun edo esan-indar hori lortzeko zer eta nola egiten duten azaldu zuten, haiek aintzakotzat dituzten beste idazle batzuen erreferentziak baliatuta, bi txandatan, Amuriza hasita. Biak ala biak bat etorri ziren esatean zehaztasuna dagoela esan-indarraren muinean, ahalik eta hitz gutxien erabilita hizkuntzari ahalik eta gehien esanaraztea. Hona Ainara Argoitia kazetariak BARREN herri aldizkariaren 1.302 zenbakirako egindako kronika eta bi idazleen arteko solasaldia bera, bideoan. Azaleko argazkia: BARREN. Bideoa: Hamaika ikusteko