Literatura, gogoetagai

2023-11-09    iruzkin


Literaturari eskaini diote aurten Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak ‘Euskara ala ezkara’ jardunaldia, Gotzon Garate idazle eta euskaltzalearen oroimenez antolatu ohi dutena. Urriaren 7an egin zuten, IMHn, eta 65 bat euskaltzale elkartu ziren, literatur munduko eragileen azterketak eta gogoetak entzutera. Egitarau oparoa antolatu zuten antolatzaileek, eta lehenengo ordulaurdena Pitxintxu liburu, diska eta opari-dendaren eskualdatzea irudikatzeko erabili zuten. 45 urtez Pitxintxuko nagusi eta langile izan diren Izaskun eta Marijose Estibaritzi agur esan eta dendan erreleboa hartu dien Sara Arriolari ongietorria egin zieten, Maite Lopez las Heras poetaren, Haritz Euskal Dantzari Taldeko Ane Espilla dantzariaren eta Andoni Urbieta txistulariaren laguntzarekin. Jardunaldiak eman zuena, atalka, emango dugu aurten ere, baina hasteko, hona hemen, jardunaldiak eman zuenaren laburpen-bideoa eta Pitxintxuren eskualdatzearena. Azaleko argazkia: Asier Orbea / Barren. Bideoak: Hamaika ikusteko