‘Euskara ala ezkara literaturan?’ jardunaldia, urriaren 7an
2023-06-23 iruzkin
Zelakoa da euskal irakurlea? Zein gara eta zenbat? Zelakoa da gure lengoaia literarioa? Nondik edaten dugu? Zer itzultzen dugu eta zer ez? Zergatik? Nola sortzen da irakurlea? Zelan ematen da literaturzaletasunaren transmisioa? Nork-Nori-Nork?
Literatura izango da aurtengo gaia. Galdera horiei erantzuten saiatuko gara, euskal literatura hobeto ezagutzeko helburuarekin. Idazleen sormen lanak ezagutzea, literatur munduko eragile batzuen azterketak eta gogoetak entzutea, literaturari lotutako gai jakin batzuen gainean hausnartzea, edota, finean, euskal literaturaren munduarekin gozatu eta euskalduntasunari hainbeste ematen dion atal hau hobeto ezagutzeko antolatu dugu aurtengo jardunaldia.
Eguna: urriak 7, larunbata (9:30 – 14:30)
Tokia: Elgoibarko IMH Campus ikastetxea
Prezioa: 22 € / 30 € (pintxo-bazkarira geratuz gero)
Informazio gehiago eta izen-ematea:
- Izena emateko, hemen
- elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus
- 943 74 16 26
Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea eta Elgoibarko Udala.
Laguntzaileak: IMH Campus eta DANOBAT Group.
Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.