ikaslea

Paul Beitiak (Zarautz, 1997) 2018an parte hartu zuen Euskara ala ezkara zikloan, 10. urteurrenean. ‘Gazteak, kultura eta euskalgintza’ mahainguruan hartu zuen parte Peru Iparragirre eta Edurne Azkaraterekin batera. Moderatzaile-lanak Itziar Ugarte kazetariak egin zituen. Gazte, sortzaile eta euskaltzaleak direlako jardun zuten hirurek. Gazteen ohiturez, kultur-kontsumoaz, ezinez eta ilusioez galdetu zien Ugartek eta nork beretik erantzun zioten, gazteak eta sortzaileak izanda ere, errealitate ezberdinetatik gerturatu direlako euskal kulturaren mundura.

Gazteen jardunaren bideoa eta kronika.

Paul Beitia hobeto ezagutzeko:

berria.eus