musikaria

Ines Osinagak (Arrasate, 1982) birritan parte hartu du Euskara ala ezkara zikloan. 2018an izan zen lehena, zikloaren 10. urteurrenean, eta Odei Barroso bertsolari eta raperoarekin jardun zuen elkarrizketan, ‘Musika eta euskal kontzientzia’ gaiaren inguruan. Ertzaz, hegemoniaz, txikitasunaz eta txiki izatearen handiaz jardun zuten biek. Bigarren aldia, berriz, 2019an izan zen, Euskara ala ezkara ingurune digitalean? jardunaldian. Kasu honetan, Lorea Argaraterekin batera eskaini zuen ‘Mauriziak ez dau inor hil!’ musika-emanaldia. Musika tradizionala eta elektronikoa uztartu zituzten.

2018ko elkarrizketaren bideoa eta kronika.

2019ko musika-emanaldiaren bideoa.

Ines Osinaga hobeto ezagutzeko:

eu.wikipedia.org