Itziar Ugarte
kazetariaItziar Ugartek (Oñati, 1995) 2018an parte hartu zuen Euskara ala ezkara zikloan. Zikloaren 10. urteurrenean. ‘Gazteak, kultura eta euskalgintza’ mahaingurua moderatzeko ardura izan zuen. Gazteak, sortzaileak eta euskaltzaleak direlako Ugartek jarritako puntuei erantzunez jardun zuten Peru Iparragirre, Paul Beitia eta Edurne Azkaratek. Gazteen ohiturez, kultur-kontsumoaz, ezinez eta ilusioez galdetu zien Ugartek, eta nork beretik erantzun zioten, gazteak eta sortzaileak izanda ere, errealitate ezberdinetatik gerturatu direlako euskal kulturaren mundura.
Gazteen jardunaren bideoa eta kronika.