Nafarroa arragoa

2018-08-07    iruzkin


‘Nafarroa arragoa, nahiaren eta ezinaren borroka-toki ekaitzez betea’. Hori izan zen laugarren edizioko programaren izenburua. Osagaiak, berriz, Nafarroari lotutako bi hitzaldi, Gartxot filmaren emanaldia, Peru harrira bisita, kantu- eta bertso-afaria, eta Orreagatik Belaguara arteko mendi-ibilaldia.

 

Hitzaldien kronikak

Nafarroaren konkista, 1512-1530
Joseba Asironek argi laga zuen Nafarroa Garaiaren konkistaren gainean jardungo zuela, izan ere, Nafarroa Beherearen historia bestelakoa da. Asironen esanetan, XIV-XV. mendeetan hasi zen Nafarroako estatuaren desagerpena.

Saioaren kronika.

 

Euskara Nafarroan: atzerakada etengabearen kronika
Erromatarren garaira eraman gintuen Kike Diaz de Ultzurrunek hasteko. Garai hartan, bi zatitan banatua egon zen Nafarroa: Saltus Vasconum edo inguru menditsua eta Ager Vasconum edo alde erromanizatuagoa. Ikusten ari da erromatarren garaiko arrastoak gero eta gehiago direla inguru menditsuan ere. Hala ere, euskarak bizirik iraun zuen. Zergatik?

Saioaren kronika.

 

INFORMAZIO OSAGARRIA


‘Nafarroa arragoa!’ gehigarri berezia Barrenen.

“Zibilizazio hartako disko gogorra ziren bardoak”, Asisko Urmenetari elkarrizketa Barrenen.