Gotzon akorduan hartuta
2018-08-06 iruzkin
Gotzon Garateren heriotzaren lehen urteurrena izan zen 2009an. Gotzonen oroimenez antolatu genuen edizio hura, eta, besteak beste, herri-omenaldia, haren lanen erakusketa, hitzaldi-zikloa eta Barren astekarian argitaratutako gehigarria prestatu genituen.
- Herri omenaldia
- Gotzon Garateren lanen erakusketa
- Gehigarri berezia Barren astekarian
- Hitzaldi zikloa:
- Zikloaren programa
Zikloko saioen kronikak
Gotzon hobeto ezagutzeko Miel Anjel Elustondoren bidaia
Gotzon Garateren bizitza eta lana hobeto ezagutzeko bidaia egin genuen Miel Anjel Elustondo idazle eta argazkilari azpeitiarra pilotu eta Iñaki Lasa irakaslea kopilotu zirela.
Saioaren kronika, Barrenen.
Elexpuru, zalantza artean igerian
Zalantza artean igerian jardungo genuela agindu zigun Juan Martin Elexpuruk. Izan ere, gai zaila da mahai gainean jarri geniona, eta oso nekez eman ahal zaio argia hain aspaldikoa den gai ilun bati. Euskararen jatorriaren azalpena, beste gauza askorena bezala, Biblian egon da XIX. mendera arte. Horren arabera, Tubalek ekarri zuen euskara penintsula iberiarrera. Elexpuruk, ordea, hori baino sakonago arakatu nahi du.
Hitzaldiaren kronika, Barrenen.
Jon Sarasua: “Ez goaz norabide zuzenean”
‘Euskaltasunaren norabideaz oldozpen batzuk’ izeneko hitzaldian, Jon Sarasuak, bertsolari izan delako edo, hitza izan zuen bere saioa borobiltzeko erabili zuen ia erreminta bakarra. Orriak mahai gainean zituela, koadro inpresionista bat margotzen hasi zen: sei kolore edo kontzeptu hautatu zituen Sarasuak euskaltasunaren egoera eta norabidea margotzeko: arrangura, sustraiak, jarraidura eta irekiera, kulturgintza, kurlturartekotasuna eta hegemonia.
Hitzaldiaren kronika, Barrenen.
Amuriza eta Maia, mende baten aldarria
XX. mendearen errepaso txiki bat egin zuten Xabier Amuriza eta Jon Maia bertsolariek Elgoibarko Musika Eskolako auditorioan. Besteak beste, Basarri, Txirrita, Azpillaga, Lazkao Txiki, Xalbador edo Uztapideren bertsoak kanta zituzten. Gaiak, berriz, asko eta diferenteak izan ziren: Gernikako bonbaketa, gerra, gosetea, Franco, Sigma josteko makina, Guardia Zibila, Euskal Herria…
Saioaren berri, Barrenen.
Gotzonen lanen erakusketa
INFORMAZIO OSAGARRIA:
“Euskara maite zuen gizona”, Gontzon Garateren heriotzaren berri, Barrenen.
Omenaldiaren aurkezpen ekitaldia:
Gotzon Garateren omenaldiaren berri, Barrenen
Garatetarren eskerroneko gutunak
Durangoko Azokan egindako omenaldia. Elkarrizketa Barrenen (2005)