Haizea dator Iparraldetik!
2018-08-07 iruzkin
Iparraldera begira jarri ginen 2015ean. ‘Haizea dator Iparraldetik!’ izenburuarekin, bi hitzaldi (Xan Airerena, eta Antton Luku eta Miren Artetxerena), mendi-ibilaldia, kantu-bazkaria, pastorala eta kontzertuak izan ziren. Haien osagarri, gehigarri berezia Barren aldizkarian.
- Kontzertua, Mixel Etxekopar
- ‘Euskara Iparraldean’, hitzaldia, Xan Aire
- Mendi ibilaldia, Ainhoatik Garazira
- Iparraldeko kultura, Antton Luku eta Miren Artetxe
- Kantu bazkaria, Aire ahizpak
- Ederlezi, pastorala
- Kontzertua: Nahia x Matthys eta Xiberoots
Hitzaldien kronikak
Xan Aire: “Sarriago etorri behar duzue Iparraldera”
‘Euskara Iparraldean: susmoak eta egiak’ izena jarri zion bere saioari Xan Airek. Izan ere, ohituta gaude euskarak Ipar Euskal Herrian bizi duen egoera (oso) txarra dela entzuten, baina, egia al da hori? Jendearen susmoek ez al diote gaina hartu errealitateari? Egiak eta sumoak bereiztera gonbidatu zuten Xan Aire zikloaren sustatzaileek.
Saioaren kronika.
Antton Luku: “Kulturaren funtzioa da euskara plazerarekin eta emozioekin lotzea”
Zikloaren laugarren emanaldian Antton Luku eta Miren Artetxe aritu ziren, Iparraldeko kultura gaia zutela. Miren Artetxek izan zuen bidezidorrak proposatu eta puntuak jartzeko ardura, eta Antton Lukuk erantzutekoa.
Saioaren kronika.
Saio guztien laburpen bideoa
2015eko udazkenean Iparraldetik gurean jo zuen haizea gogoan dugu oraindik eta gure akorduan daude orduko irudi eta sentsazio asko eta asko. Eire Eire Vilak grabatu eta egin zuen bideoa da hau: hamabost minutuko iraupena du eta bertan jasoak daude urte hartako saioen une esanguratsuenak.
INFORMAZIO OSAGARRIA:
‘Haizea dator Iparraldetik’, erreportajea.
‘Iparraldera begira’, gehigarri berezia Barrenen.