Euskara jendea

2018-08-07    iruzkin


Xamar

Euskara jendea

2014ko zikloaren programa

‘Euskara Jendea, gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza’. Gure hizkuntzaren eta herriaren historia ezagutzeko antolatu genuen sei eguneko ikastaroa. Xamar izan zen irakaslea.

 

Ikastaroko saioen kronikak

“Euskaldunona ez da izan isolatuta edo bakartuta egon den herria”
Xamarren esanetan, burutik kendu behar dugu euskararen herria isolatuta egon delako iraun duen topikoa. Gure herria paso-tokia izan da beti, eta makina bat herriren eta kulturen ondoan bizi izan gara, bai historiaurrean eta baita gerora ere.

Saioaren kronika.

 

“Euskaldunok ere erromatartu ginen, baina herriaren izena eta hizkuntza gordetzen jakin genuen”
Ez da egia euskaldunak isolaturik eta konkistatu gabe egon ginela. Erromako Inperioak gurean eragina izan zuen, eta handia gainera. Horren adibideak bata bestearen atzetik jarri zizkigun Xamarrek ikastaroaren bigarren saioan.

Saioaren kronika.

 

“Erdi Aroan euskara zen nagusi gure lurraldean, inguruan hainbat hizkuntza izan arren”
Aymeric Picaud izeneko fraideak XII. mendean utzitako lekukotasunagatik, Lizarran egon zela dakigu eta baita ere garai hartan Lizarran euskara zela nagusi. Hala ere, belarriak apur bat zorroztuz gero, erromantze nafarra, gaskoia, hebreera, arabiera eta latina ere entzun zitezkeen orduan. Halaxe zen, gainera, aldeak alde, beste toki batzuetan ere.

Saioaren kronika.

 

“Ezarritako muga eta lege guztien gainetik, Aro Modernoan ere euskaldunak izateko nahia erakutsi zuen euskal jendeak”
Batez ere, Ipar Euskal Herrian jarri zuen azpimarra Xamarrek, garai hartan Iparraldean euskarak izan zuen loraldian, hain zuzen.

Saioaren kronika.

 

“Etsipenak jota, gerren artetik bizirik irtetea lortu zuten euskaldunek”
Saioaren hasieran, XIX. mendean euskarak ezagutu zuen atzerakada edo galera nabarmendu zituen Xamarrek. 1808an Napoleonek Euskal Herri osoa hartu zuen mendean, Europa gehiena bezala; euskaldunak aurrez aurre zeuden, borrokan elkarren kontra.

Saioaren kronika.

 

“Euskaldun sortu ginen, eta, nahigabe guztien gainetik, horrek gaitu betetzen”
Etsita eta mutu geratu zen euskal jendea Francoren diktadura gure gainera jausi zenean. Euskal Herriko paisaia iluna zen benetan, eta erdara gero eta toki zabalagoa hartzen hasi zen, euskararen kaltetan. Hala ere, 1960ko hamarkadan, berriro esnatu zen euskaldunak izateko nahia.

Saioaren kronika.

INFORMAZIO OSAGARRIA


‘Euskara Jendea’, gehigarri berezia Barrenen.