Atzera begira aurrera egiteko
2018-08-07 iruzkin
2013ko zikloan gure iraganari erreparatu genion batez ere, betiere etorkizuna irudikatzeko helburuarekin: horregatik ‘Atzera begira, aurrera egiteko’ izena. Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen kontzertu didaktikoarekin hasita, bi hitzaldik osatu zuten, Kike Amonarrizenak, eta Lorea Agirrek eta Unai Iturriagak elkarrizketan egindakoak.
- ‘Baga, biga, higa!” hitzaldi-kontzertua, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez.
- ‘XXI. mendeko euskaldunak: nola aldatuko diren gauzak, kamarada!’, Kike Amonarriz.
- ‘Atzera begira, aurrera egiteko’, solasaldia, Unai Iturriaga eta Lorea Agirre.
Lorea Agirre: “Nor garen jakinda, nor izatera pasa behar dugu”
Nor garen galdetuz eman zion hasiera Unai Iturriagak solasaldiari, eta sakontzen hasi orduko, bagarela nor erantzun zion Lorea Agirrek. Hortik hasita, garenari, izan garenari eta izan beharko dugunari egin zion errepasoa Agirrek.
Saioaren kronika.
INFORMAZIO OSAGARRIA
Elorrieta eta Markezen hitzaldi-kontzertuaren berri.
‘Euskalduntasuna gogoetagai’ erreportajea Barrenen.