Euskarak egiten gaituelako euskaldun
2018-08-07 iruzkin
2010ean Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak Gontzon Garateren lanari aitorpena egin nahi izan zioten. Hitzetatik harago, baina, haren lan nagusietako bat ezagutzeko parada eskainita: herritarren ahotik, Atsotitzak liburuaren irakurketa publikoa egin zen zikloa irekitzeko. Hiru egile handiren lana ezagutzeko saioekin osatu zen zikloa: Andoni Egaña, Anjel Lertxundi eta Anari, bakoitzak bertako aurkezle-elkarrizketatzailea lagun zuela.
- Euskal esaera zaharren irakurketa publikoa, Atsotitzak liburutik
- Hitzaldi zikloa:
- Zikloaren programa
Zikloko saioen kronikak
Esaera zaharren irakurketa publikoa
Gotzon Garatek Atsotitzak liburuan batutako esaera zaharren irakurketa publikoa Elgoibarren. 600 lagunek 6.000 esaera zahar irakurri zituzten, urriaren 8an, hamar ordutan, Gotzon Garateren heriotzaren bigarren urtemugan.
Andoni Egañaren hitzaldia
Hitzaldi-elkarrizketa egin zuten Uxue Alberdik eta Andoni Egañak. Bertsogintzaren inguruan hasi zuten saioa, jakin nahian artearen, kirolaren eta herrigintzaren artean, bertsogintza non kokatzen duen Egañak.
Saioaren kronika.
Anjel Lertxundiren hitzaldia
Idazle zarauztarraren saioari bide emateko Barreneko Ainara Argoitia kazetariak ekin zion: “Hitz bat lotu beharko banio Anjel Lertxundiri, hitz horixe bera litzateke: hitza. Hitzak bizi du Anjel, eta hitza bizi du. Hitza du pasio, lanabes, gogoeta tresna, aterpe eta baita ogibide ere”.
Saioaren kronika.
Anarik lehen pausoak bateriarekin eman zituela esanez ekin zion aurkezpenari Jon Gurrutxaga musikariak, eta hasieran ingelesez kantatzen zuela ere azaldu zuen. Lehen diskoa 1997an argitaratu zuen, eta 2010erako beste bost disko ere prestatu zituen. Anarik berak bide horretako kanten eta kantagintzaren “gainean eta azpian” jarduteko asmoa zeukala azaldu zuen: disko bakoitzetik kantu bat abestu zuen, eta horiek lagun zituela, bere kanten eta kantagintzaren berri eman zuen.
Saioaren kronika.
INFORMAZIO OSAGARRIA:
Esaera zaharren irakurketa publikoa. Gehigarri berezia Barrenen
“Mundua hobetzen laguntzen du literaturak”. Anjel Lertxundiri elkarrizketa Barrenen