2008 Euskal kultura tradizionala

Euskal kultura tradizionala

2018-08-06    iruzkin


Xamar

‘Euskal kultura tradizionala’ ikastaroa ez genuen, berez, Euskara ala ezkara zikloaren barruan antolatu, honen aurrekaria-edo izan zen. Xamarrek eman zuen ikastaroa, 20 ordukoa: etxea, inauteriak, ahozko kultura, mitologia edota euskara landu genituen bertan.

 

Hitzaldien kronikak

Euskal kultura tradizionala: lehen saioaren kronika

Gaur egun euskaldunaren irudirik edo prototiporik ez dagoela esanez hasi zen Xamar. Estereotipoak hor daude oraindik ere (txapelarena, adibidez), baina euskaldun bat ezagutzeko ez da nahikoa ikustearekin; euskalduna zein den jakiteko entzun egin behar da.

Saioaren kronika.

 

Gure amaren etxera

Hizkuntza eta kultura guztiak, gurea barne, inguruko hizkuntzen eta kulturen eraginaren ondorio direla gogoraraziz hasi zuen Xamarrek bigarren saioa. Hala ere, garbi laga zigun badela euskal kultura tradizionala. Zoritxarrez, euskaldunok, topikoetatik aparte, ezagutzen ez dugun euskal kultura tradizionala.

Saioaren kronika.

 

Euskal errituak

Besteak beste, umeak jaio berriko errituez aritu zen Xamar: garai batean, amatasuna edo emetasuna emakumeek bakarrik ospatzen zuten. Ume bat jaiotzen zenean, emakume festa izaten zen (atso-besta). Umearen ama eta bere inguruko emakumeak elkartu eta jaia antolatzen zuten.

Saioaren kronika.

 

Sortzen denak hiltzea zor

Folkloreak komunitate bat egituratu eta trinkotzeko daukan garrantzia azpimarratuz ekin zion Xamarrek. Folklorea, gaur egun desprestigiatutako termino bat izan arren, oso gauza garrantzitsua izan da Euskal Herrian.

Saioaren kronika.

 

Ura mahatsaren partez?

Garbi laga zigun Xamarrek gure herriaren historia ez dela zero urtean hasten, Jesusen jaiotzarekin batera, alegia. Aurretik bizi eta gertatutako guztiak eragin handia izan zuen gure historian eta kulturan. Eta hori aitatu ondoren, Gabonak edo Eguberriak lantzen hasi ginen.

Saioaren kronika.

 

Zomorro mozorroak

Kasu honetan ere, historiaurrera jo behar dugu inauterien gaineko azalpenenen eta zergatien bila. Eta inauterien zergatiak ulertzeko, Juan Antonio Urbeltz folkloristaren teoriak izan ditugu bidelagun. Teoria ausartak, Xamarren esanetan, baina logikaz eta zentzuz betetakoak.

Saioaren kronika.

 

Ez gatozela tximinotik?!

Hartza, beste animalia batzuk ez bezala, errespetuz tratatzen da eta ez zaio inolako kalterik egiten. Zergatik begirune hau hartzari? Zaharrek uste zuten gizakia hartzetik zetorrela.

Saioaren kronika.

 

Sorginak, sutara!

Sorgina erromatar mitologiatik euskal mitologiara pasatako pertsonaia da, hitzaren erroak erakusten duen moduan: sor- egin (sors: zorte latinez ). Beraz, sorgina sortilejioak egiten dituena izango litzateke. Baina Zuberoan sorginari belagile deitzen zaio (belar egilea). Eta garai batean, belargileak jainkoen pare zeuden, belarrekin pertsonak sendatzeko gaitasuna zutelako.

Saioaren kronika.

 

Euskal matriarkatua

Euskal mitologia nagusiki femeninoa dela ikusi genuen; eta horren erakusgarri, ia oraintsu arte gurean seroraren figurak zuen garrantzia nabarmendu zuen Xamarrek. Ez kasualitateaz, baizik eta euskal gizartean emakumeak pisua izan duelako.

Saioaren kronika.

 

Amaitu da, se akabo!

Ikastaroaren azken saioan, Euskal Herrian ahozko kulturak izan duen garrantziaz aritu zen Xamar. Azpimarratu zuen, ordea, geuk ere izan dugula idatzizko kultura, lehenago eta indartsuago Ipar Euskal Herrian.

Saioaren kronika.

INFORMAZIO OSAGARRIA:


Xamar: “Herri moduan iraun dugulako zabal dezakegu ardo botila on bat”.

“Euskararen herriak irauteko kontzientzia garbia izan du”, Xamarri elkarrizketa Barren aldizkarian.