Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta

2018-08-13    iruzkin


Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta

Euskalgintzaren eta feminismoaren mugimenduak uztartzeko programa prestatu genuen 2017an. Horretarako, hiru hitzaldi, rap ibiltaria, Barren aldizkariko gehigarri berezia eta bertso-bazkari literarioa antolatu genituen.

 

Saioen kronikak

Mari Luz Esteban: “Euskalgintzak eta feminismoak badute elkarrengandik zer ikasia”

Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak Mari Luz Esteban antropologoa elkarrizketatu zuen, ‘Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta’ zikloaren lehen saioan. Besteak beste, bi mugimenduen arteko harremanez, sinergia posibleez, elkarrengandik ikas dezaketenez, oztopoez zein etorkizuneko kezkez eta erronkez aritu ziren.

Saioaren berri, Barrenen.

Estebanen saioaren kronika

 

 

Euskararen azterketa generoaren ikuspegitik

Amelia Barquin Huheziko irakaslea hizkuntzen izaera sexista ote den galde eginez hasi zen hizketan, eta ezetz esan zuen, berez ez direla sexista, haien erabilera izan daitekeela sexista.

Barquinen saioaren kronika: “Hizkuntza ez da sexista, erabilera da sexista”.

 

Izan daiteke euskaltzalea feminista izan gabe?

Beren bizipenak oinarri hartuta jardun ziren Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel, Ainhoa Menbibilek gidatutako elkarrizketan.

Albistea, Barrenen.

Saioaren kronika.

 

Rap musika euskaraz

La Basuk, Aneguriak eta Raquel Coromak kontzertua eman zuten Elgoibarko plazan.

Albistea, Barrenen.

 

Bertso-bazkari literarioa
Gidaria Danele Sarriugarte zutela, haren esanetara jardun zuten Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Nerea Ibartzabal bertsolariek.

Saioaren berri, Barrenen.

 

INFORMAZIO OSAGARRIA:


‘Euskalgintza eta feminismoa, atzo eta gaur’, Itziar Fernandez eta Ane Astiazaran. Erreportaje berezia Barren astekarian.