Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez

2018-08-08    iruzkin


Gure imaginarioa kantagintzaren bitartez

Gotzon Barandiaran idazleak eta Rafa Rueda musikariak bost eguneko ikastaroa eman zuten gure idazle eta musikariek Euskal Herriari zelan kantatu dioten azaltzeko. 

 

Ikastaroko saioen kronikak

Nork, zeri, zergatik eta zertarako kantatu dio?

Zein garrantzia du gure kantagintzak euskaldunon imajinarioan? Zein zen kantagintzaren funtzioa duela 50 urte? Eta gaur egun, XXI. mendean, zein balio ematen diogu herritarrok kantagintzari? Gure kantagintzaren historian nork, zeri, zergatik eta zertarako kantatu dion hausnartzea izan zen ikastaro honen zeregin nagusia.

Saioaren kronika.

 

Herrimina, natura, espetxea, bakea, mespretxua… erbesteari edo gerrari begiratzeko berbak

XIX. mendearen amaierara jauzi eginda, Pedro Mari Otaño bertsolariarengana joanez hasi zen saioa; haren Amerikako panpetan kantarekin. Xabier Leteren bertsioa kantatu zuen Rafa Ruedak.

Saioaren kronika.

 

Literaturaren garairik zailena

Gerraosteko garaia izan zela euskal literaturak ezagutu duen momenturik zailena adierazi zuen Barandiaranek, eta, ideia horri, garai hartan literatur aldizkariek izan zuten garrantzia erantsi zion. 1970. urtera arte literatur lanak aldizkarietan argitaratzen ziren, batez ere. Aldizkarietan irakur zitekeen, nagusiki, euskal literatura.

Saioaren kronika.

 

Punk eta rock musikaren eztanda izan zenekoa

Gotzon Barandiaranen esanetan, punk eta rock musikaren eztanda izan zen 1980ko hamarkadan: musika-talde asko sortu ziren, gaztetxeak puri-purian, ikastolen aldeko jaiak, Bai Euskarari ekimena … Gotzonen berbetan, “gure herriak bizi izan dituen egun sumenditsuenak izan ziren”.

Saioaren kronika.

 

Gaur egun, zein da kantatzeko edo idazteko motiboa?

Xabier Amurizak idatzi eta Imanolek kantatzen duen Mendian gora kanta irakurriz ekin zion Barandiaranek azken saioari. “Derrota kolektiboaren” ideia irten zen, berriz ere. XX. mendeko poesian “derrota” hori oso barneratuta dagoela esan zuen Larrabetzuko idazle-musikariak.

Saioaren kronika.

Saioaren kronika.

 

‘Minaren funtsa’ abestia, ikastaroko azken saioan

Rafa Rueda musikaria eta Gotzon Barandiaran idazlea irakasle zirela emandako azken saioan Rafa Ruedak abestu zuen Anariren abestia: Minaren Funtsa.